Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 8:13-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Bada, gaineraco armada guciac lerroac harcen cituen ipharralderat, halaz non oste hartaco azquenac helcen baitziren hiriaren mendebal-alderaino. Goan cen beraz Josue gau hartan, eta baratu cen haranaren erdian.

14. Haieco erreguec ikusi çuenean hori, higuitu cen goicic, eta atheraric hirico armada guciarequin, mortuco alderat harraraci cioeten lerroei, jaquin gabez celatac guibelean gordeac cituela.

15. Bada Josuec eta Israel guciac hustu çuten lekua aleguia beldur, eta ihes eguiten çutela mortuco bideaz.

16. Bainan berceec oihu eguiten çutelaric oroc batean eta elkar berotzen çutelaric, eman ciren hequien ondotic. Eta hiritic atheratu cirenean,

17. Bat bakarra guelditu etzelaric Haieco hirian eta Bethelen, goan etzenic Israelen ondotic (nola jauci baitziren hiriac idequiac utziz),

18. Jaunac erran cioen Josueri: Goiti çaçu escuan duçun erredola Haieco hiriaren contra, ceren escuetaratuco baitarotzut.

19. Eta erredola goititu çuenean hiriaren contra, hambatean jaiqui ciren celatetan gordeac çaudecenac; eta hirirat eguinic, hartu çuten eta sutan eçarri.

20. Bada, hirico guiçonec, Josueren ondotic cihoacenec, beguiraturic eta hirico kea ceruraino igaiten ikusiric, ecin ihes eguin çuten ez alde batera ez bercera, bereciqui aleguia ihes cihoacenac eta mortu-aldera eguiten çutenac, jarraiquitzaileei borthizqui bihurtu citzaizcotenean.

21. Eta Josuec eta Israel guciac ikustenez hiria hartua cela, eta hirico kea goiti igaiten, itzuli ciren eta jo cituzten Haieco guiçonac.

22. Ecen hiria hartu eta erre çutenac, hiritic atheraturic beren lagunen alderat, hasi ciren arteco etsaien jotzen. Eta beraz nola etsaiac bi aldeetaric hilcen baitzituzten, halaco ostetic etzen bakar bat itzuri.

23. Haieco hirico erregue ere biciric atzeman çuten, eta eraman cioeten Josueri.

24. Beraz hilac içan ciren ondoan Israeli jarraiqui ciren guciac mortuco alderat eguiten çuenean, eta han berean ezpataren ahotic iraganac, Israelgo semeec bihurturic hiria jo çuten.

25. Egun hartan galdu cirenac guiçonetic emaztequiraino, Haieco hirico guciac, içan ciren hamabi mila guiçon.

26. Eta Josuec etzuen beheititu goititu çuen escua erredolarequin, Haieco egoiliar guciac hilac içan citecen arteo.

27. Bainan Israelgo semeec abereac eta hirico harrapaquina beren artean çathitu cituzten, Jaunac Josueri manatu beçala.

28. Josuec erre çuen hiria, eta hartaric eguin içan çuen bethico munthoin bat:

29. Hango erreguea ere dilindan eçarri çuen habetic arrats arteo, iguzqui-sarceraino. Eta Josuec manaturic, haren gorphutza jautsi çuten gurutzetic, eta arthiqui çuten hirico sarcean, haren gainera bilduric harri murru handi bat, ceinac baitirau egungo eguna arteo.

30. Orduan Josuec alchatu çuen Hebalgo mendian aldare bat Israelgo Jainco Jaunari,

31. Moisec, Jaunaren cerbitzariac, Israelgo semeei manatu içan cioeten beçala, eta Moisen legueco liburuan iscribatua den beçala, aldare bat beraz harri muguer burdinac uquitu gabecoz: eta haren gainean escaini cituen holocaustac Jaunari eta imolatu baquezco bitimac.

Irakurri kapitulu osoa Josue 8