Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 7:9-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Cananearrac eta lur huntan daudecen guciec adituco dute, eta elkar harturic inguratuco gaituzte, eta gure icena eceztatuco dute lurretic: eta cer eguinen dioçu çure icen handiari?

10. Eta Jaunac erran cioen Josueri: Xuti çaite, certaco çaude lurrerat eroria?

11. Israelec bekatu eguin du eta hautsi enequilaco patua: anathema cenetic hartu dute, ohoinça eguin eta gueçurra erran, eta ebatsia beren pusquen artean gorde dute.

12. Eta Israelec ecin iharduquico du bere etsaien aitzinean, eta ihes eguinen dioete ceren anatheman kutsatu den: ez naiz guehiago çuequin içanen xahu deçaçuen arteo gaixtaqueria hortaz hobendun jarri dena.

13. Jaiqui çaite, saindu çaçu populua eta erroçu: Saindu çaitezte biharco, ecen hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Anathema hire erdian da, Israel: ecin iharduquico duc hire etsaien aitzinean, hi ganic xahu deçacan arteo tzarqueria hortaz hobendun jarri dena.

14. Eta bihur goicean ethorrico çarete cein çuen leinuan, eta çorteac kausitzen duen leinua hurbilduco da bere ahaidegoca, eta ahaidegoa etcheca, eta etchea guiçonca.

15. Eta edocein atzemana içan dedien tzarqueria hortaz hobendun, suan errea içanen da bere içate guciarequin, ceren hautsi duen Jaunarequilaco patua, eta tzarqueria handia eguin Israelen.

16. Hargatic goicean jaiquiric Josuec leinuca hurbilaraci çuen Israel, eta Judaren leinua atzemana içan cen çorteaz.

17. Hau aguertu cenean familiaca, Çareren familia kausitua içan cen. Hau orobat etcheca aguercean, aurkitua içan cen Çabdi,

18. Ceinaren etchea guiçonca bereztean harrapatua içan cen Acan, Carmiren semea, Çabdiren semea, Çareren semea, Judaren leinucoa.

19. Eta Josuec erran cioen Acani: Ene semea, ospe bihur çoçu Israelgo Jainco Jaunari; aithor eta erakuts diçadaçu cer eguin içan duçun, berautzu gorde.

20. Eta Acanec ihardetsi cioen Josueri eta erran cioen: Eguiazqui nic bekatu eguin dut Israelgo Jainco Jaunaren alderat, eta hula eta hula eguin dut.

21. Ecen buluzquinen artean ikusi içan dut escarlatazco capa bat hainitz ona, eta berrehun cilharrezco siclo, eta berrogoi eta hamar siclotaco erreguela bat urhezcoa; eta lehiaturic hartu içan ditut eta lurrean gorde ene olharen erditsuan, eta dirua orde dut lurrean cilho bat eguinic.

Irakurri kapitulu osoa Josue 7