Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 7:23-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Eta olhatic harturic, eraman ciozcaten Josueri eta Israel guciari, eta arthiqui cituzten Jaunaren aitzinean.

24. Hargatic Josuec, eta Israel guciac harequin, harturic Acan, Çareren semea, eta dirua, eta capa, eta urhezco erreguela, haren semeac ere eta alabac, idiac, eta astoac, eta ardiac, eta olha bera, eta pusca guciac, eraman cituzten Acorreco haranera:

25. Eta han Josuec erran cioen: Ceren asaldutan eçarri gaitucan, Jaunac asalda behaça egun huntan. Eta Israel guciac harricatu çuen, eta harenac ciren guciac suz erreac içan ciren.

26. Eta haren gainera bildu çuten harri meta handi bat, ceinac baitirau egungo eguna arteo. Eta hequien ganic aldaratu cen Jaunaren hasarrea: eta leku hura deithua içan cen orai arteo Acorreco harana.

Irakurri kapitulu osoa Josue 7