Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 7:20-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta Acanec ihardetsi cioen Josueri eta erran cioen: Eguiazqui nic bekatu eguin dut Israelgo Jainco Jaunaren alderat, eta hula eta hula eguin dut.

21. Ecen buluzquinen artean ikusi içan dut escarlatazco capa bat hainitz ona, eta berrehun cilharrezco siclo, eta berrogoi eta hamar siclotaco erreguela bat urhezcoa; eta lehiaturic hartu içan ditut eta lurrean gorde ene olharen erditsuan, eta dirua orde dut lurrean cilho bat eguinic.

22. Josuec igorri cituen beraz guiçonac, ceinec laster eguinic Acanen olhara, atzeman baitzituzten guciac gordeac çaudela leku berean, eta dirua ere orobat.

23. Eta olhatic harturic, eraman ciozcaten Josueri eta Israel guciari, eta arthiqui cituzten Jaunaren aitzinean.

24. Hargatic Josuec, eta Israel guciac harequin, harturic Acan, Çareren semea, eta dirua, eta capa, eta urhezco erreguela, haren semeac ere eta alabac, idiac, eta astoac, eta ardiac, eta olha bera, eta pusca guciac, eraman cituzten Acorreco haranera:

25. Eta han Josuec erran cioen: Ceren asaldutan eçarri gaitucan, Jaunac asalda behaça egun huntan. Eta Israel guciac harricatu çuen, eta harenac ciren guciac suz erreac içan ciren.

Irakurri kapitulu osoa Josue 7