Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 3:9-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta Josuec erran cioeten Israelgo semeei: Hurbil çaizte hunat, eta adi çaçue çuen Jainco Jaunaren hitza.

10. Eta berriz erran cioeten: Hunaric eçagutuco duçue çuen Jainco Jaun bicia çuen erdian dela, eta çuen aitzinean xahutuco dituela Cananearra eta Hethearra, Hebearra eta Pherecearra, Jerjesearra ere, eta Jebusearra, eta Amorhearra.

11. Horra non lur gucico Jaunaren batasuneco arka çuen aitzinean goanen den Jordanea barna.

12. Bereciric iduc çatzue hamabi guiçon Israelgo leinuetaric, leinu bakoxca bat.

13. Eta lur gucico Jainco Jaunaren arka daramaten aphecec çangoac eçarri dituzquetenean Jordaneco uretan, beherago diren urac aitzinat eguinen dute eta agorra eguinen dute: bainan gaineco aldetic heldu direnac, meta batean gueldituco dira.

14. Populua olhetaric ilki cen beraz Jordanearen iragaiteco, eta batasuneco arka çaramaten apheçac haren aitzinean cihoacen.

15. Eta Jordanean sarthu cirenean, eta hequien çangoac urez bustitzen hasi cirenean (bada Jordaneac uztaroan bere errecaco bazterrac bethe cituen),

16. Gain-behera heldu ciren urac toqui batean baratu ciren, eta hantuz mendi bat beçala, urrunera agueri ciren Adom deitzen den hiritic Sarthanen icena ekarcen duen lekuraino: beherago cirenac berriz, jautsi ciren Mortuco itsasora (ceina orai itsaso Hila deitzen baita), azquen xorta agorceraino.

17. Bada, populua Jericori buruz cihoan, eta Jaunaren batasuneco arka çakarten apheçac leihor idorrean Jordanearen erdian xutic çauden, eta populu guciac erreca idorrean iragaiten çuen.

Irakurri kapitulu osoa Josue 3