Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 3:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Beraz gauaz jaiquiric, Josuec campac higuitu cituen, eta hura eta Israelgo seme guciac Setimetic atheraturic, ethorri ciren Jordanera, eta han egon hirur egunez.

2. Hequien buruan, cridatzaileac iragan ciren campen erditic,

3. Eta oihuz abiatu ciren: Çuen Jainco Jaunaren batasuneco arka eta hura daramaten aphez Lebiren odolecoac ikusico ditutzuenean, çuec ere jaiqui çaizte eta aitzinean dihoacenei jarraic çaquizquiote,

4. Eta arkaren eta çuen artean içan bedi bi mila besoren hutsa, urrunera ikus ahal deçaçuençat, eta jaquin deçaçuen cer bidez goan behar çareten, ceren aitzinean ez baitzaizte hartan gaindi ibili: eta berautzue arkari hurbilcetic.

5. Eta Josuec erran cioen populuari: Saindu çaitezte, ecen bihar Jaunac çuen artean miresteco direnac eguinen ditu.

6. Eta aphecei erran cioeten: Har çaçue batasuneco arka eta çoazte populuaren aitzinean. Hauquiec manua bethez, arka hartu çuten eta goan ciren gucien aitzinean.

7. Eta Jaunac erran cioen Josueri: Egun abiatuco naiz çure gordien Israel guciaren aitzinean, jaquin deçatençat nola bainincen Moisequin, hala naicela çurequin ere.

Irakurri kapitulu osoa Josue 3