Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 3:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Beraz gauaz jaiquiric, Josuec campac higuitu cituen, eta hura eta Israelgo seme guciac Setimetic atheraturic, ethorri ciren Jordanera, eta han egon hirur egunez.

2. Hequien buruan, cridatzaileac iragan ciren campen erditic,

3. Eta oihuz abiatu ciren: Çuen Jainco Jaunaren batasuneco arka eta hura daramaten aphez Lebiren odolecoac ikusico ditutzuenean, çuec ere jaiqui çaizte eta aitzinean dihoacenei jarraic çaquizquiote,

4. Eta arkaren eta çuen artean içan bedi bi mila besoren hutsa, urrunera ikus ahal deçaçuençat, eta jaquin deçaçuen cer bidez goan behar çareten, ceren aitzinean ez baitzaizte hartan gaindi ibili: eta berautzue arkari hurbilcetic.

Irakurri kapitulu osoa Josue 3