Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 23:3-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Ikusten duçue çuen Jainco Jaunac cer eguin içan dioten inguruco jendaqui guciei, nola bera çuen alde guducatu den;

4. Eta orai nola çorthean çathitu darotzuen lur hau oro Jordaneco iguzqui-sorthaldeco aurkinçatic itsaso Handiraino, eta guelditzen direla oraino asco jendaqui.

5. Çuen Jainco Jaunac kenduco ditu çuen aitzinetic, eta lur hau oro goçatuco duçue, aguindu darotzueten beçala.

6. Bakarric, eguiçue hazcarretic, eta içan çaitezte arduratsu Moisen legueco liburuan iscribatuac diren gucien beguiratzera, eta hequietaric ez escuin ez ezquer ez betzaiztete makur;

7. Beldurrez-eta çuen artean içanen diren jendaquietara sarthu ondoan, cin eguin deçaçuen hequien jaincoen icenean, cerbitza eta adora detzatzuen.

8. Bainan, egungo eguna arteo eguin duçuena, çuen Jainco Jaunari iratchiquiac çaudete.

9. Eta orduan çuen Jainco Jaunac çuen aitzinetic kenduco ditu jendaia handi eta guciz hazcar horiec, eta nihorc ecin eguinen darotzuete buru.

10. Çuetaric batec lastercatuco ditu etsaietaric mila, ceren çuen Jainco Jauna çuen alde guducatuco baita, aguindu duen beçala.

11. Huntaz bakarric artha handiena har çaçue, maithatzeaz çuen Jainco Jauna.

12. Baldin çuen artean dauden jendaqui horien errebelamenduei iratchiqui, ezconçaz horiequin nahasi eta adisquidançaz josi nahi bacinete;

Irakurri kapitulu osoa Josue 23