Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24

Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, asco dembora iragan ondoan, Jaunac Israeli baquea emanez gueroztic, jendaqui guciac inguruan heciac içanic, eta Josue orducotz çaharra eta adin handitan celaric,

2. Josuec deithu çuen Israel gucia, adinez çaharrenac, aitzindariac, buruçaguiac eta cargudunac, eta erran cioeten: Lahartu naiz eta adin handitan sarthu.

3. Ikusten duçue çuen Jainco Jaunac cer eguin içan dioten inguruco jendaqui guciei, nola bera çuen alde guducatu den;

4. Eta orai nola çorthean çathitu darotzuen lur hau oro Jordaneco iguzqui-sorthaldeco aurkinçatic itsaso Handiraino, eta guelditzen direla oraino asco jendaqui.

5. Çuen Jainco Jaunac kenduco ditu çuen aitzinetic, eta lur hau oro goçatuco duçue, aguindu darotzueten beçala.

6. Bakarric, eguiçue hazcarretic, eta içan çaitezte arduratsu Moisen legueco liburuan iscribatuac diren gucien beguiratzera, eta hequietaric ez escuin ez ezquer ez betzaiztete makur;

7. Beldurrez-eta çuen artean içanen diren jendaquietara sarthu ondoan, cin eguin deçaçuen hequien jaincoen icenean, cerbitza eta adora detzatzuen.

8. Bainan, egungo eguna arteo eguin duçuena, çuen Jainco Jaunari iratchiquiac çaudete.

9. Eta orduan çuen Jainco Jaunac çuen aitzinetic kenduco ditu jendaia handi eta guciz hazcar horiec, eta nihorc ecin eguinen darotzuete buru.

10. Çuetaric batec lastercatuco ditu etsaietaric mila, ceren çuen Jainco Jauna çuen alde guducatuco baita, aguindu duen beçala.

11. Huntaz bakarric artha handiena har çaçue, maithatzeaz çuen Jainco Jauna.

12. Baldin çuen artean dauden jendaqui horien errebelamenduei iratchiqui, ezconçaz horiequin nahasi eta adisquidançaz josi nahi bacinete;

13. Jaquiçue oraidanic çuen Jainco Jaunac ez dituela çuen aitzinetic xahutuco, bainan çuençat içanen direla cilho bat beçala, arte bat beçala, adar bat beçala çuen sahetsean, çotz bat beçala çuen beguietan, ken eta xahu çaitzazten arteo eman darotzueten lur guciz on huntaric.

14. Huna, bada, orai sarcen naicela guiçon guciec iragan behar duten bidean, eta çuec osoqui eçagut çaçue Jaunac, çuei emanen çarotzuetela aguindu darozquitzuen hitz orotaric, bat bakarra ez dela alferra atheratu.

15. Beraz nola eguincetan eçarri baitu aguindu duena, eta oro onsa atheratu baitira, hala erakarrico ditu çuen gainera dixidatu darozquitzueten gaitz guciac, ken eta xahu çaitzazten arteo eman içan darotzueten lur guciz on huntaric.

16. Baldin hausten baduçue çuen Jainco Jaunarequin eguin patua, cerbitzatzen eta adoratzen baditutzue Jainco arrotzac, orduan eta laster jaiquico da çuen gainera Jaunaren hasarrea, eta eman içan darotzueten lur guciz on huntaric kenduco çaituztete.