Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 23:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, asco dembora iragan ondoan, Jaunac Israeli baquea emanez gueroztic, jendaqui guciac inguruan heciac içanic, eta Josue orducotz çaharra eta adin handitan celaric,

2. Josuec deithu çuen Israel gucia, adinez çaharrenac, aitzindariac, buruçaguiac eta cargudunac, eta erran cioeten: Lahartu naiz eta adin handitan sarthu.

3. Ikusten duçue çuen Jainco Jaunac cer eguin içan dioten inguruco jendaqui guciei, nola bera çuen alde guducatu den;

4. Eta orai nola çorthean çathitu darotzuen lur hau oro Jordaneco iguzqui-sorthaldeco aurkinçatic itsaso Handiraino, eta guelditzen direla oraino asco jendaqui.

5. Çuen Jainco Jaunac kenduco ditu çuen aitzinetic, eta lur hau oro goçatuco duçue, aguindu darotzueten beçala.

6. Bakarric, eguiçue hazcarretic, eta içan çaitezte arduratsu Moisen legueco liburuan iscribatuac diren gucien beguiratzera, eta hequietaric ez escuin ez ezquer ez betzaiztete makur;

7. Beldurrez-eta çuen artean içanen diren jendaquietara sarthu ondoan, cin eguin deçaçuen hequien jaincoen icenean, cerbitza eta adora detzatzuen.

8. Bainan, egungo eguna arteo eguin duçuena, çuen Jainco Jaunari iratchiquiac çaudete.

Irakurri kapitulu osoa Josue 23