Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 21:8-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta Israelgo semeec lebitarrei eman içan ciozcaten hiriac eta hequietaco hiripeac, Jaunac manatu beçala Moisen arartecoz, bakotchari çorthean atheratuz.

9. Josuec eman ciozcaten Judaren eta Simeonen semeen leinuetaric hiriac, ceinen icenac hauquiec baitira:

10. Aaronen semeei, Caath lebitar odoleticacoaren familiei (ecen lehembicico çorthea hequiei atheratua cen),

11. Cariatharbe, Enaquen aitaren hiria, ceina deitzen baita Hebron, Judaren mendian, eta hartaco hiripeac inguruan.

12. Bainan hango landac eta herriac emanac cituen goçatzera Calebi, Jephonen semeari.

13. Eman cituen beraz Aaron apheçaren semeei Hebron, ihes-lekuco hiria, eta hartaco hiripeac, Lobna bere hiripeequin,

14. Jether, Estemo,

15. Holon, Dabir,

16. Ain, Jeta eta Bethsames, beren hiripeequin: bederatzi hiri bi leinuetaric errana içan den beçala;

17. Benjaminen semeen leinutic, Gabaon, Gabae,      

18. Anathoth eta Almon beren hiripeequin: lau hiri;

19. Hamahirur hiri orotara beren hiripeequin, Aaron apheçaren semeençat.

20. Eta lebitar odoleco Caathen berce semeei familiaca goçamen hau emana içan citzaioten:

Irakurri kapitulu osoa Josue 21