Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 21:36-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

36. Errubenen leinutic, Jordanez haindian, Jericoco parrean, ihes-lekutaco hiriac, Bosor mortuan, Misor, Jaser, Jethson eta Mephaath, lau hiri beren hiripeequin;

37. Gaden leinutic, ihes-lekutaco hiriac, Erramoth Galaaden, Manaim, Hefebon eta Jaser, lau hiri beren hiripeequin.

38. Merariren semeen hiri guciac hequien familiaca eta ahaidegoca, ciren hamabi.

39. Horreletan lebitarren hiri guciac Israelgo semeen goçameneco lurretan içan ciren berrogoi eta çorci

40. Beren hiripeequin, eta içan citzaizcoten familiaca phartituac.

41. Eta Jainco Jaunac Israelgo semeei eman cioeten hequien aitei cin eguinez aguindu içan cioeten lur gucia, eta goçatu çuten eta han egotu ciren.

42. Eta baquea eman cioten inguruco jendaqui guciequin, eta etsaietaric nihor etzitzaioten buru eguitera ausartatu, bainan oro hequien azpico eguinac içan ciren.

43. Eta etzen eiqui Jaunac eguiteco aguindu cituenetaric hitz bakar bat ere alfer guelditu, bainan guciac eguinçaz içan ciren betheac.

Irakurri kapitulu osoa Josue 21