Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 11:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta atheratu ciren guciac beren saiherequin, populu bat nihonerecoa, itsasbazterrean den legarra iduri, çaldi eta orga-laster oste ikaragarri bat ere hequiequin.

5. Eta erregue horiec oro batera bildu içan ciren Meromgo uretan, Israeli gudu emateco.

6. Eta Jaunac Josueri erran cioen: Ez içan horien beldur, ecen bihar tenore huntan berean horiec oro sarrasquitzera emanen ditut Israelen aitzinean; çainac ebaquico diozcatzute hequien çaldiei, eta orgac suz erreco ditutzu.

7. Eta hequien contra Josue eta armada gucia harequin terrepentean goan ciren Meromgo uretara, eta jauci citzaizcoten gainera.

8. Eta Jaunac eman cituen Israelgo semeen escuetara. Hauquiec jo cituzten, eta jarraiqui citzaizcoten Sidon handiaraino, Maserephoteco uretaraino, eta Maspheco bazterretaraino, ceinac baitira haren iguzqui-haice aldetic. Horrela jo cituen guciac, eta etzuen hequietaric nihor utzi biciric;

9. Eta eguin çuen Jaunac manatu içan cioen beçala, çainac ebaqui ciotzaten hequien çaldiei, eta orgac suz erre cituen.

10. Eta berehala itzuliric, hartu çuen Asor, eta hango erregue ezpatan iragan çuen. Asor cen ecic aspaldi hartan erre-suma hequien ororen buruçaguitasuna çaducana.

11. Eta han çaudecen arima guciac jo cituen: etzuen hequietaric bakar bat ere biciric utzi, bainan hilceraino guciac xahutu cituen, eta hiria bera suaz herrautsi çuen.

Irakurri kapitulu osoa Josue 11