Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24

Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jabin, Asorgo erreguec ençun cituenean horiec, bidali çuen Jobal, Madongo erregue gana, eta Semerongo erregue gana eta Acsapheco erregue gana,

2. Halaber ipharraldeco erregue mendietan eta Cenerothen hegoaldaren parreco ordoquian çaudecenen gana eta bazter-aldetan eta Dorgo aurkincetan itsas-heguiraino çaudecenen gana ere;

3. Orobat iguzqui-sorthaldeco eta etzinaldeco Cananearra gana, Amorhearra gana, Hethearra gana, Pherecearra gana, eta mendietara Jebusearra gana; halaber Hermon azpian Masphaco lurrean çagoen Hebearra gana.

4. Eta atheratu ciren guciac beren saiherequin, populu bat nihonerecoa, itsasbazterrean den legarra iduri, çaldi eta orga-laster oste ikaragarri bat ere hequiequin.

5. Eta erregue horiec oro batera bildu içan ciren Meromgo uretan, Israeli gudu emateco.

6. Eta Jaunac Josueri erran cioen: Ez içan horien beldur, ecen bihar tenore huntan berean horiec oro sarrasquitzera emanen ditut Israelen aitzinean; çainac ebaquico diozcatzute hequien çaldiei, eta orgac suz erreco ditutzu.

7. Eta hequien contra Josue eta armada gucia harequin terrepentean goan ciren Meromgo uretara, eta jauci citzaizcoten gainera.

8. Eta Jaunac eman cituen Israelgo semeen escuetara. Hauquiec jo cituzten, eta jarraiqui citzaizcoten Sidon handiaraino, Maserephoteco uretaraino, eta Maspheco bazterretaraino, ceinac baitira haren iguzqui-haice aldetic. Horrela jo cituen guciac, eta etzuen hequietaric nihor utzi biciric;

9. Eta eguin çuen Jaunac manatu içan cioen beçala, çainac ebaqui ciotzaten hequien çaldiei, eta orgac suz erre cituen.

10. Eta berehala itzuliric, hartu çuen Asor, eta hango erregue ezpatan iragan çuen. Asor cen ecic aspaldi hartan erre-suma hequien ororen buruçaguitasuna çaducana.

11. Eta han çaudecen arima guciac jo cituen: etzuen hequietaric bakar bat ere biciric utzi, bainan hilceraino guciac xahutu cituen, eta hiria bera suaz herrautsi çuen.

12. Eta inguruneco hiri guciac eta hequien erregueac hartu, jo eta xahutu cituen, Moisec, Jaunaren cerbitzariac manatu içan cioen beçala.

13. Eta bizcargunetan eta munhoetan jarriac ciren hiriez berce guciac erre cituen Israelec: Asor bakarric hainitz hazcartua cena suz herrautsia içan cen.

14. Eta Israelgo semeec beren artean çathitu cituzten hiri hequietaco buluzquina eta abereac, guiçon guciac hil ondoan.

15. Nola Jaunac manatu içan baitzioen bere cerbitzari Moisi, hala Moisec manatu cioen Josueri, eta hunec guciac bethe cituen: manatu ucietaric etzuen iragaitera utzi, ez-eta Jaunac Moisi meçutu içan cioen hitz bakar bat ere.

16. Josue jabetu cen beraz basaburuaz eta hegoaldeco eremuaz, Gosengo lurraz eta celhaiaz, mendebal-aldeco aurkinçaz, Israelgo mendiaz eta ordoquiaz,

17. Eta Seirgo aldera igaiten den mendiaren çathi batez Baalgaderaino, Liban-go celhaia gaindi Hermongo azpitic: hango erregue guciac hartu, jo eta hil cituen.

18. Josue lucez guducatu içan cen erregue hequien contra.

19. Etzen hiri bat içatu bere baitharic Israelgo semeei eman cenic, Hebearraz landa, ceina Gabaonen baitzagoen: ecen oro guducatuz hartu cituen.

20. Ecic Jaunaren erabaquia içan cen gogortuco cituztela beren bihotzac, guducatuco cirela Israelen contra, erorico cirela, goçotasunic etzutela batere merecituco, eta xahutuac içanen cirela Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.

21. Egun hequietan Josue ethorri cen eta hil cituen Enactarrac Hebrongo, Dabirgo eta Anabeco mendietacoac eta Judaco eta Israelgo mendi gucicoac, eta herrautsi cituen hequien hiriac.

22. Enaquen odolecoric etzuen bakar bat utzi Israelgo semeen lurrean, lekat Gaçaco, Jetheco eta Açoteco hirietan, ceinetan bakarric utziac içan baitziren.

23. Josue jabetu cen beraz lur guciaz, Jaunac Moisi aguindu içan cioen beçala, eta goçatzera eman cioten Israelgo semeei beren pharteen eta leinuen arabera; eta lurra guduetaric sesutan guelditu cen.