Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 10:28-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Josuec halaber egun berean hartu içan çuen Maceda, eta ezpataren ahotic iragan çuen; hango erregue ere eta egoiliar guciac hil cituen: etzuen hiri hartan bakar bat ere biciric utzi. Macedaco erregueri eguin cioen Jericoco erregueri eguin içan cioena.

29. Bada Macedatic Israel guciarequin iragan cen Lebnara, eta guducatzen cen haren contra,

30. Ceina Jaunac eman baitzuen bere erreguearequin Israelen escuetara: eta hiria eta hango egoiliar guciac jo cituzten ezpataren ahoaz; etzuten hiri hartan bakar bat ere biciric utzi. Eta Lebnaco erregueri eguin cioten Jericoco erregueri eguin içan ciotena.

31. Josue Lebnatic Israel guciarequin iragan cen Laquisera, eta armada inguruan jarraraciric, sethiotan çaducan.

32. Jaunac Laquis eman çuen Israelen escuetara, eta Josuec hiria hartu çuen biharamunean, eta jo çuen ezpataren ahoaz, eta han ciren arima guciac erebai, Lebnan eguin içan çuen beçala.

33. Ordu hartan berean igan cen Horam, Gacergo erregue, Laquisi lagunça ematera; bainan Josuec jo eta hil içan çuen bere populu guciarequin.

34. Eta Laquistic iragan cen Eglonera eta inguratu çuen.

35. Egun berean hartu içan çuen, eta ezpataren ahotic iragan cituen hango arima guciac, Laquisen eguin içan çuen beçala.

36. Halaber Israel guciarequin igan cen Eglondic Hebronera, eta guerla eman cioen;

37. Hartu çuen eta ezpataren ahoaz jo, hango erregue ere eta haren aurkinçaco hiriac oro, eta hequietan egoten ciren anima guciac: etzuen hequietan nihor utzi biciric: nola eguin içan baitzuen Eglonen, hala eguin çuen Hebronen, ezpatan iraganez han kausitu cituen guciac.

38. Handic bihurtu cen Dabirrera,

39. Hartu eta xahutu çuen; hango erregue ere eta inguruco hiri guciac ezpataren ahoaz jo cituen; etzuen hequietan nihor utzi biciric: nola eguin içan baitzuen Hebroni eta Lebnari, eta hequietaco erregueei, hala eguin cioen Dabirri eta hango erregueri.

40. Josuec jo çuen beraz lurra oro, basaburucoa, hegoaldecoa eta celhaiecoa, eta Asedoth bere erregueequin; etzuen han nihor utzi biciric, bainan hatsa çuqueen gucia hil çuen Israelgo Jainco Jaunac manatu içan cioen beçala,

41. Cadesbarnetic Gaçaraino. Gosengo lur gucia Gabaoneraino,

42. Eta erregue guciac eta hequien eremuac, oldar-aldi batez hartu eta xahutu cituen: Israelgo Jainco Jauna guducatzen cen ecic haren alde.

43. Eta Israel guciarequin bihurtu içan cen Galgalaco campa-lekura.

Irakurri kapitulu osoa Josue 10