Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 10:26-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Guero Josuec jo eta hil cituen erregueac eta dilindan eçarri cituen borz habetaric, eta dilindan egotu ciren arrats arteo.

27. Eta iguzquia etzateracoan, bere lagunei manatu cioten jauts cetzatela habeetaric. Jautsi cituztenean arthiqui cituzten gordeac egotu ciren cilhocara, eta hartaco ahoan eçarri cituzten harri handi batzuec, egungo egunean oraino han berean dirautenac.

28. Josuec halaber egun berean hartu içan çuen Maceda, eta ezpataren ahotic iragan çuen; hango erregue ere eta egoiliar guciac hil cituen: etzuen hiri hartan bakar bat ere biciric utzi. Macedaco erregueri eguin cioen Jericoco erregueri eguin içan cioena.

29. Bada Macedatic Israel guciarequin iragan cen Lebnara, eta guducatzen cen haren contra,

30. Ceina Jaunac eman baitzuen bere erreguearequin Israelen escuetara: eta hiria eta hango egoiliar guciac jo cituzten ezpataren ahoaz; etzuten hiri hartan bakar bat ere biciric utzi. Eta Lebnaco erregueri eguin cioten Jericoco erregueri eguin içan ciotena.

31. Josue Lebnatic Israel guciarequin iragan cen Laquisera, eta armada inguruan jarraraciric, sethiotan çaducan.

32. Jaunac Laquis eman çuen Israelen escuetara, eta Josuec hiria hartu çuen biharamunean, eta jo çuen ezpataren ahoaz, eta han ciren arima guciac erebai, Lebnan eguin içan çuen beçala.

33. Ordu hartan berean igan cen Horam, Gacergo erregue, Laquisi lagunça ematera; bainan Josuec jo eta hil içan çuen bere populu guciarequin.

34. Eta Laquistic iragan cen Eglonera eta inguratu çuen.

35. Egun berean hartu içan çuen, eta ezpataren ahotic iragan cituen hango arima guciac, Laquisen eguin içan çuen beçala.

36. Halaber Israel guciarequin igan cen Eglondic Hebronera, eta guerla eman cioen;

37. Hartu çuen eta ezpataren ahoaz jo, hango erregue ere eta haren aurkinçaco hiriac oro, eta hequietan egoten ciren anima guciac: etzuen hequietan nihor utzi biciric: nola eguin içan baitzuen Eglonen, hala eguin çuen Hebronen, ezpatan iraganez han kausitu cituen guciac.

38. Handic bihurtu cen Dabirrera,

Irakurri kapitulu osoa Josue 10