Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 10:15-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta Josue Israel guciarequin itzuli cen Galgalaco campetara.

16. Ecen borz erregueec ihes eguin çuten eta gorde ciren Macedaco hirico lur-cilhoca batean.

17. Eta Josueri gaztiatua içan citzaioen borz erregueac atzemanac içatu cirela Macedaco hirico lur-cilhoca batean gordeac.

18. Hunec manatu cioten bere lagunei, eta erran: Ambil çatzue harri handi batzuec cilhoaren ahora, eta guiçon asmutacoac eçar çatzue hersiac direnen çaincen.

19. Çuec ordean ez gueldi, bainan jarraic çaquiozquite etsaiei, eta ihes dihoacenac azqueneraino hil çatzue: etzatzuela utz sarcera beren hirietaco gazteluetan, Jainco Jaunac escuetara eman darozquitzuenaz gueroztic.

20. Etsaiac eroriric beraz sarrasqui handian eta gutiz-guehienac hilcerainocoan xahuturic, Israeli itzuri ahal içan cirenac sarthu ciren hiri hazcartuetan.

21. Eta armada gucia bihurtu içan cen, minic gabe eta osoric, Josueren gana Macedara non baitziren orduan campac: nihor-ere etzen ausartatu hint baten atheratzera Israelgo semeen contra.

22. Eta Josuec manu eguin çuen, cioelaric: Idecaçue cilhoco ahoa, eta ene aitzinera erakar çatzue hor gordeac daudecen borz erregueac.

Irakurri kapitulu osoa Josue 10