Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 10:13-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta iguzquia eta ilharguia baratu ciren populua bere etsaietaric aspertu arteo. Hori ez othe da Çucenen liburuan iscribatua? Iguzquia guelditu cen beraz ceru-erditan, eta egun oso batez etzuen eguin etzatera.

14. Lehenago ez gueroago ez da içatu hain egun luceric, Jauna guiçon baten erranera jautsiz eta Israelen alde guducatuz.

15. Eta Josue Israel guciarequin itzuli cen Galgalaco campetara.

16. Ecen borz erregueec ihes eguin çuten eta gorde ciren Macedaco hirico lur-cilhoca batean.

17. Eta Josueri gaztiatua içan citzaioen borz erregueac atzemanac içatu cirela Macedaco hirico lur-cilhoca batean gordeac.

18. Hunec manatu cioten bere lagunei, eta erran: Ambil çatzue harri handi batzuec cilhoaren ahora, eta guiçon asmutacoac eçar çatzue hersiac direnen çaincen.

19. Çuec ordean ez gueldi, bainan jarraic çaquiozquite etsaiei, eta ihes dihoacenac azqueneraino hil çatzue: etzatzuela utz sarcera beren hirietaco gazteluetan, Jainco Jaunac escuetara eman darozquitzuenaz gueroztic.

20. Etsaiac eroriric beraz sarrasqui handian eta gutiz-guehienac hilcerainocoan xahuturic, Israeli itzuri ahal içan cirenac sarthu ciren hiri hazcartuetan.

21. Eta armada gucia bihurtu içan cen, minic gabe eta osoric, Josueren gana Macedara non baitziren orduan campac: nihor-ere etzen ausartatu hint baten atheratzera Israelgo semeen contra.

22. Eta Josuec manu eguin çuen, cioelaric: Idecaçue cilhoco ahoa, eta ene aitzinera erakar çatzue hor gordeac daudecen borz erregueac.

23. Eta cerbitzariec eguin çuten manatua citzaiotena; eta erakarri ciozcaten cilhocatic borz erregueac, Jerusalemeco erregue, Hebrongo erregue, Jerimothgo erregue, Laquisgo erregue, eta Eglongo erregue.

24. Eta erakarriac içan citzaizcoenean, deithu cituen Israelgo guiçon guciac, eta berequin cituen armadaco aitzindariei erran cioten: Çoazte, eta çangoa eçar çaçue erregue horien lephoaren gainean. Hauquiec goan cirenean, eta çangoaren-pean çaduzcatelaric erregueen lephoac,

Irakurri kapitulu osoa Josue 10