Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 10:1-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jerusalemeco erregue Adonisedequec aditu cituenean horiec, erran nahi da Josuec Hai hartu eta herrautsi çuela (ecic nola eguin baitzioen Jericori eta hango erregueri, halaber eguin cioeten Hairi eta hango erregueri), eta Gabaontarrec ihes eguin çutela Israeldarretara eta hequiequin batasunean jarri cirela,

2. Beldurtu cen hainitz; Gabaon ecic hiri handia cen, erregue-hirietaric bat, eta Hai baino hiri handiagoa, eta hango guerlari guciac hazcarrenetaric.

3. Adonisedequec beraz bidali cioeten Oham Hebrongo erregueri, eta Pharam Jerimothgo erregueri, eta Japhiari ere, Laquisgo erregueri, eta Dabir Eglongo erregueri, cioelaric:

4. Igan çaizte ni gana eta ekar çaçue lagunça Gabaonen harceco, ceren iragan den Josueren gana eta Israeldarretara.

5. Beraz Amorhearren borz erregue horiec, Jerusalemeco erregue, Hebrongo erregue, Jerimothgo erregue, Laquisgo erregue eta Eglongo erregue, igan ciren beren armadequin eta campatu ciren Gabaonen inguruan, hiria sethiatzen çutela.

6. Bada Gabaongo hiri sethiatuco egoiliarrec igorri çuten Josueren gana, ceina orduan baitzagoen Galgalaco campetan, eta erran cioten: Ez guibela çure escuac çure muthilen lagunçatic; igan çaite laster, hestura hunetaric athera gaitzatzu, inguçu lagunça: ecen mendietan dauden Amorhearren erregue guciac gure contra bildu içan dira.

7. Eta Josue Galgalatic igan cen, eta harequin guerlarien armada gucia, hainitz guiçon hazcarrac.

8. Eta Jaunac erran cioen Josueri: Ez içan horien beldur, ecen çure escuetan eçarri ditut, hequietaric nihorc ecin buru eguinen darotzu.

9. Eta Josue gau gucian Galgalatic iganez, oharcabean erori citzaioeten gainera.

10. Eta Jaunac asaldutan eçarri cituen Israelen aitzinean; eta sarrasqui handia eguin cioten Gabaonen, ondotic jarraiquiz Bethoronera igaiten den bideaz, eta jo cituen Acecaraino eta Macedaraino.

11. Eta Israelgo semeen ihes cihoacelaric eta Bethorongo jaustean cirelaric, Jaunac cerutic igorri ciozcaten harri handi batzuec Acecaraino; eta harri abarrac hilac hainitz guehiago ciren, ecenez Israelgo semeen ezpatac hilac.

12. Orduan Josue minçatu cen Jaunari, Israelgo semeen escuetara Amorhearra eçarri çuen egunean, eta hequien aitzinean erran çuen: Iguzquia, ez higui Gabaonen parretic, eta, ilharguia, Ayalongo haraneco parretic.

13. Eta iguzquia eta ilharguia baratu ciren populua bere etsaietaric aspertu arteo. Hori ez othe da Çucenen liburuan iscribatua? Iguzquia guelditu cen beraz ceru-erditan, eta egun oso batez etzuen eguin etzatera.

14. Lehenago ez gueroago ez da içatu hain egun luceric, Jauna guiçon baten erranera jautsiz eta Israelen alde guducatuz.

15. Eta Josue Israel guciarequin itzuli cen Galgalaco campetara.

16. Ecen borz erregueec ihes eguin çuten eta gorde ciren Macedaco hirico lur-cilhoca batean.

Irakurri kapitulu osoa Josue 10