Itun Zaharra

Itun Berria

Joelen Profecia 3:9-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Hori oihu eguiçue jendaietan, sainduetsaçue guerla, alcharaz çatzue hazcarrac; hurbil eta igan beitez guerlariac oro.

10. Hautsatzue çuen goldeac ezpata eguiteco eta picotchac lancetaco. Herbalac erran beça: Hazcar naiz.

11. Jauz çaitezte eta çatozte populu guciac alde orotaric, eta bil çaitezte; Jaunac çuen hazcarrei hor joaracico diote lurra.

12. Jendaiac jaiqui eta Josafateco haranera igan beitez; ceren han jarrico bai naiz jendaia gucien juiatzen inguruan.

13. Loth ihiteguiei, onthua baita uzta; çatozte eta jauts çaitezte, bethea baita lacoa; gaindi dohaci lacoac, mukurru baita hequien gaixtaqueria.

14. Populuac, populuac, sarrasquico haranera Ceren hurbil baita Jaunaren eguna sarrasquico haranean.

15. Gobeldu dire iguzquia eta ilharguia; içarrec itsutu dute beren arguia.

16. Jaunac Siondic eguinen du orroa, eta Jerusalemetic adiaraciren du bere minçoa; eta ikaraturen dire ceru-lurrac; eta Jauna içanen da bere populuaren phesquiça eta Israelgo haurren indarra.

17. Eta jaquinen duçue ni naicela çuen Jainco Jauna, Siongo ene mendi sainduan egoten naicena; eta saindu içanen da Jerusaleme, eta arrotzac ez dire guehiago hartan gaindi iraganen.

18. Eta egun hartan guerthaturen da eztia jautsico dela mendietaric, eta esnea munhoetaric; ur biciac goanen dire Judaco lats gucietaric; eta Jaunaren etchetic ilkico da ithurri bat, eta urztaturen du Elhorrietaco erreca.

19. Eguiptoa desmasian içanen da, eta Idumea mortu hilgarri bat; ceren gaizqui erabili baitituzte Judaco umeac, eta beren lurrean ixuri baitute odol hobengabea.

20. Eta Judeac bethi gucian içanen ditu egoiliarrac eta Jerusalemec menderen mendetan.

21. Eta garbi eraguinen dut aitzinean garbitu ez nuen odola; eta Sionen egonen da Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Joelen Profecia 3