6. Greciarren semeei saldu ditutzue Judaco eta Jerusalemgo umeac, hequiec urrun beren eremuetaric igorcea gatic.
7. Eta nic, saldu ditutzuen toquietaric eraiquiren ditut; eta çuen buruaren gainera bihurturen dut gaizquiaren saria.
8. Eta çuen seme-alabac emanen ditut Judaco umeen escuetara, eta salduco dituzte Sabearrei, urrungo jendaia bati, ecen Jaunac erran du.
9. Hori oihu eguiçue jendaietan, sainduetsaçue guerla, alcharaz çatzue hazcarrac; hurbil eta igan beitez guerlariac oro.
10. Hautsatzue çuen goldeac ezpata eguiteco eta picotchac lancetaco. Herbalac erran beça: Hazcar naiz.
11. Jauz çaitezte eta çatozte populu guciac alde orotaric, eta bil çaitezte; Jaunac çuen hazcarrei hor joaracico diote lurra.
12. Jendaiac jaiqui eta Josafateco haranera igan beitez; ceren han jarrico bai naiz jendaia gucien juiatzen inguruan.
13. Loth ihiteguiei, onthua baita uzta; çatozte eta jauts çaitezte, bethea baita lacoa; gaindi dohaci lacoac, mukurru baita hequien gaixtaqueria.
14. Populuac, populuac, sarrasquico haranera Ceren hurbil baita Jaunaren eguna sarrasquico haranean.
15. Gobeldu dire iguzquia eta ilharguia; içarrec itsutu dute beren arguia.
16. Jaunac Siondic eguinen du orroa, eta Jerusalemetic adiaraciren du bere minçoa; eta ikaraturen dire ceru-lurrac; eta Jauna içanen da bere populuaren phesquiça eta Israelgo haurren indarra.
17. Eta jaquinen duçue ni naicela çuen Jainco Jauna, Siongo ene mendi sainduan egoten naicena; eta saindu içanen da Jerusaleme, eta arrotzac ez dire guehiago hartan gaindi iraganen.