Itun Zaharra

Itun Berria

Joelen Profecia 2:14-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Norc daqui hean ez den itzulico, hean ez duen barkatuco, eta ez dituen bere ondotic utzico benedicionea, sacrificioa eta libacionea çuen Jainco Jaunarençat?

15. Turuta durrundaraz çaçue Sionen, sainduetsaçue barur bat, deith çaçue baldarna.

16. Bilaraz çaçue populua, sainduetsaraz baldarna, bilaraz çatzue çaharrac, ethorraraz haurttoac eta bulharra edosquitzen dutenac; senharra ilki bedi bere etzaunçatic eta emaztea bere ohetic.

17. Ezcaratzaren eta aldarearen artean nigar eguinen dute aphecec, Jaunaren ministroec, eta erranen dute: Barka, Jauna, barka çure populuari; ez arthic çure primança laidoaren azpira, jendaiac ez ditecen nausi çure haurrei. Certaco derrate populuen artean: Non da horien Jaincoa?

18. Jauna berotu da bere lurraren alde, eta guphidetsi du bere populua.

19. Eta Jaunac ihardetsi du, eta erran dio bere populuari: Huna non igorriren darozquitzuedan nic oguia, arnoa eta olioa, eta aseco çarete, eta etzaituztet guehiago laidotara emanen populuen erdian.

20. Eta çuen ganic urrun igorriren dut ipharretic heldu dena, eta iraiciren dut lur mortu eta bidegabeco batera, burua iguzqui-aldeco itsasoaren parrera eta buztana azquen itsasora; eta haren usaina eta haren ustel urrina iganen dire, ceren burgoiqui den ibili.

21. Lurra, ez içan beldurric; boz çaite, eta jauz çaite; ceren gauça handien eguitera baitoha Jauna.

22. Bazterretaco abereac, ez içan beldurric; ceren mortuco ederrac belharrez estali baitire, ceren çuhaitzec eman baitute beren fruitua; picoac eta mahastiac ematen dute beren goçoa.

23. Siongo alabac, boz çaitezte eta jauz çuen Jainco Jauna baithan; ceren eman baitarotzuete çucentasunaren irakaslea, eta çuen gainera jautsaraciren baitu hastetic beçala uri goiztiarra eta berantiarra.

24. Larrainac betheco dire oguiz, arnoa eta olioa nasai içanen da lacoetan.

25. Xartala, bruco, herdo eta harrec, içurri gaitz nic çuen gainera igorriec xahutu dituzten uzten ordainac bihurturen darozquitzuet.

26. Hequietaric janez hacico eta aseco çarete; laudaturen duçue çuen Jainco Jaunaren icena, çuençat hambat sendagaila eguin içan duenaren icena; eta egun-eta-iguzqui ez da ene populua ahalquetara erorico.

27. Eta eçaguturen duçue ni naicela Israelen erdian nagoena; eta ni naicela çuen Jainco Jauna, eta berceric ez dela; eta ene populua ez da nihoiz-ere ahalquetara erorico.

28. Eta horien ondotic içanen da, ene izpiritua ixurico dudala guiçon gucien baithara; eta profetisatuco dute çuen seme-alabec; çuen çaharrec ametsac içanen dituzte, eta ikuspenac çuen gazteec.

29. Ene muthil eta nescatoen gainera ere egun hequietan ixurico dut ene izpiritua.

30. Eta ceru-lurretan aguerraracico ditut sendagailac, odola, eta sua, eta ke-lanhoa.

Irakurri kapitulu osoa Joelen Profecia 2