Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3

Itun Zaharra

Itun Berria

Joelen Profecia 2 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Sionen durrundaraz çaçue turuta, ene mendi sainduan arthicatzue orrobiac; asaldutan jar beitez lurreco egoiliarrac oro; ecen heldu da, hurbii da Jaunaren eguna,

2. Ilhumbe eta gobeletaco eguna, hedoi eta xirimoletaco eguna; goiceco arguia mendien gainera hedatzen den beçala, hedaturen da populu handi eta hazcar bat; haren pareric egundaino içan ez baita, eta haren ondotic menderen mendetan ez baita içanen.

3. Haren aitzinean heldu da iresten duen su bat, eta haren ondotic gar erregarri bat; haren aitzinean lurrac iduri çuen atseguinetaco baratze bat, eta haren ondotic mortuco hustasuna, eta hari itzurcen çaioenic ez da nihor.

4. Çaldien itchura beçalacoa da hequien itchura, eta nola çaldizcoec, hala laster eguiten dute.

5. Mendi-bizcarretan jauzten dire, orga-lasterrec beçalaco harrabotsa eguinez, lastoa erretzen duen su garraren harrabotsa iduri, gudura abian den armada hazcarra beçala.

6. Hequien aitzinean populuac oinhacetan içanen dire; beguitharte guciac duphina beçain belz eguinen dire.

7. Hazcarrec beçala laster eguiten dute, guerlariac beçala harrasi gainera jauzten dire; guiçonac beçala lerroan dihoaci beren bideetan eta beren bidexcac ez dituzte hausten.

8. Bakotchac ez du bere anaia hersaturen, batbedera bere sailean goanen da; leihoetaric ere erorico dire eta ez dute min hartuco.

9. Hirian sarthuco dire eta harrasi gainera laster eguinen dute; etcheetara iganen dire leihoetaric sarthuco ohoina beçala.

10. Hequien aitzinean ikaratu da lurra, kordocatu dire ceruac; iguzquia eta ilharguia ilhundu dire, eta içarrec itsutu dute beren arguia.

11. Jaunac bere armadaren aitzinean adiaraci du bere minçoa; ceren gaitza baita haren armada; hazcarra da eta haren erranac eguiten ditu; handia da alabainan Jaunaren eguna, eta guciz ikaragarria; eta norc hura jasan?

12. Orai beraz, dio Jaunac, itzul çaitezte ene gana çuen bihotz guciaz, barur, nigar eta deithore eguinez.

13. Urra çatzue çuen bihotzac, eta ez çuen soinecoac, eta bihur çaitezte çuen Jainco Jaunaren gana; ceren den onguicoia, urricalcor eta jasancorra, urricalmendu hainitz duena eta hasarreari garaitzen dena.

14. Norc daqui hean ez den itzulico, hean ez duen barkatuco, eta ez dituen bere ondotic utzico benedicionea, sacrificioa eta libacionea çuen Jainco Jaunarençat?

15. Turuta durrundaraz çaçue Sionen, sainduetsaçue barur bat, deith çaçue baldarna.

16. Bilaraz çaçue populua, sainduetsaraz baldarna, bilaraz çatzue çaharrac, ethorraraz haurttoac eta bulharra edosquitzen dutenac; senharra ilki bedi bere etzaunçatic eta emaztea bere ohetic.

17. Ezcaratzaren eta aldarearen artean nigar eguinen dute aphecec, Jaunaren ministroec, eta erranen dute: Barka, Jauna, barka çure populuari; ez arthic çure primança laidoaren azpira, jendaiac ez ditecen nausi çure haurrei. Certaco derrate populuen artean: Non da horien Jaincoa?

18. Jauna berotu da bere lurraren alde, eta guphidetsi du bere populua.

19. Eta Jaunac ihardetsi du, eta erran dio bere populuari: Huna non igorriren darozquitzuedan nic oguia, arnoa eta olioa, eta aseco çarete, eta etzaituztet guehiago laidotara emanen populuen erdian.

20. Eta çuen ganic urrun igorriren dut ipharretic heldu dena, eta iraiciren dut lur mortu eta bidegabeco batera, burua iguzqui-aldeco itsasoaren parrera eta buztana azquen itsasora; eta haren usaina eta haren ustel urrina iganen dire, ceren burgoiqui den ibili.

21. Lurra, ez içan beldurric; boz çaite, eta jauz çaite; ceren gauça handien eguitera baitoha Jauna.

22. Bazterretaco abereac, ez içan beldurric; ceren mortuco ederrac belharrez estali baitire, ceren çuhaitzec eman baitute beren fruitua; picoac eta mahastiac ematen dute beren goçoa.

23. Siongo alabac, boz çaitezte eta jauz çuen Jainco Jauna baithan; ceren eman baitarotzuete çucentasunaren irakaslea, eta çuen gainera jautsaraciren baitu hastetic beçala uri goiztiarra eta berantiarra.

24. Larrainac betheco dire oguiz, arnoa eta olioa nasai içanen da lacoetan.

25. Xartala, bruco, herdo eta harrec, içurri gaitz nic çuen gainera igorriec xahutu dituzten uzten ordainac bihurturen darozquitzuet.

26. Hequietaric janez hacico eta aseco çarete; laudaturen duçue çuen Jainco Jaunaren icena, çuençat hambat sendagaila eguin içan duenaren icena; eta egun-eta-iguzqui ez da ene populua ahalquetara erorico.

27. Eta eçaguturen duçue ni naicela Israelen erdian nagoena; eta ni naicela çuen Jainco Jauna, eta berceric ez dela; eta ene populua ez da nihoiz-ere ahalquetara erorico.

28. Eta horien ondotic içanen da, ene izpiritua ixurico dudala guiçon gucien baithara; eta profetisatuco dute çuen seme-alabec; çuen çaharrec ametsac içanen dituzte, eta ikuspenac çuen gazteec.

29. Ene muthil eta nescatoen gainera ere egun hequietan ixurico dut ene izpiritua.

30. Eta ceru-lurretan aguerraracico ditut sendagailac, odola, eta sua, eta ke-lanhoa.

31. Ilhumbetara aldatuqui da iguzquia, eta odoletara ilharguia Jaunaren egun handi eta lazgarria ethor dadien aitzinean.

32. Eta içanen da, Jaunaren icenari dei eguinen dioten guciac salbatuac içanen direla; ecen, Jaunac erran beçala, Siongo mendian eta Jerusalemen, eta Jaunac deithu dituen ondarretan içanen da salbamendua.