Itun Zaharra

Itun Berria

Job 7:5-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Ene haraguia ustelduraz eta herrauts cikinez estalia da; ene larrua idortua eta quizcurtua da.

6. Ene egunac lasterrago iragan dira ehaileac haria ebaquitzen duen baino, eta iraungui dira, deus pesquiçaric utzi gabe.

7. Orhoit çaite, Jauna, ene bicia ufaco bat dela, eta ene beguia ez dela itzulico ordu onen ikustera.

8. Laster guiçonaren beguiac ez nau ikusiren; ecen ene gainean dira çure hasarreco beguiac, eta ecin iraunen dut.

9. Nola eceztatzen baita lanhoa eta iragaiten, hala ifernuetara jausten dena ez da guehiago igaiten.

10. Ez da guehiago bere etcherat itzuliren, eta ez du guehiago bere lekuac eçaguturen.

11. Hargatic ez dut ene mihia gueldiric utzico; minçaturen naiz ene bihotzeco atsecabean, solas eguinen dut ene arimaco uherduran.

12. Itsaso bat othe naiz edo bale bat, çuc ni presondegui batez inguratzeco?

13. Erraten badut: Oheac goçatuco ditu ene minac, arinduco naiz ene buruarequin ene etzaunçan solastatuz:

Irakurri kapitulu osoa Job 7