Itun Zaharra

Itun Berria

Job 7:2-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Nola gathibuac baitu itzalaz min, nola sariçalea baitago bere lanaren akabançari beguira;

3. Hala nic ere kondatu ditut hilabethe hutsac eta gau nekatuac.

4. Loac hartuco banau, erranen dut: Noiz jaiquico naiz? eta berriz egonen natzaio arratsari beguira, eta oinhacez betheco naiz ilhundu arteo.

5. Ene haraguia ustelduraz eta herrauts cikinez estalia da; ene larrua idortua eta quizcurtua da.

6. Ene egunac lasterrago iragan dira ehaileac haria ebaquitzen duen baino, eta iraungui dira, deus pesquiçaric utzi gabe.

7. Orhoit çaite, Jauna, ene bicia ufaco bat dela, eta ene beguia ez dela itzulico ordu onen ikustera.

8. Laster guiçonaren beguiac ez nau ikusiren; ecen ene gainean dira çure hasarreco beguiac, eta ecin iraunen dut.

Irakurri kapitulu osoa Job 7