Itun Zaharra

Itun Berria

Job 7:11-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Hargatic ez dut ene mihia gueldiric utzico; minçaturen naiz ene bihotzeco atsecabean, solas eguinen dut ene arimaco uherduran.

12. Itsaso bat othe naiz edo bale bat, çuc ni presondegui batez inguratzeco?

13. Erraten badut: Oheac goçatuco ditu ene minac, arinduco naiz ene buruarequin ene etzaunçan solastatuz:

14. Ametsez icituren nauçu eta ikuspen icigarriz lazturen.

15. Hargatic ene arimac nahiago du urkabea, ene heçurrec heriotzea.

16. Etsia dut, ez naiz guehiago hambat bicico. Barka niri, Jauna; ecen deusic ez dira ene egunac.

17. Cer da guiçona, çuc handiets deçaçunçat? edo cergatic ixur cineçaque çure bihotza haren gainera?

18. Arguitzetic heldu çaizquio ikustera, eta han berean eçarcen duçu froguetan.

19. Noiz arteo ez darotaçu barkatuco, ez nauçu utsico, içan deçadan ahogoçoaren iresteco astia?

20. Eguin dut bekatu; cer eguinen dut çure jabalceco, oi guiçonen beguiralea? Certaco hartu nauçu etsaitzat, eta certaco naiz ene buruaren behargarri?

21. Cergatic ez duçu eceztatzen ene bekatua eta xahutzen ene tzarqueria? Huna non orai herrautsean lokarcera nohan; eta bihar goicean bilhatzen banauçu, orduco ez naiz guehiago içanen.

Irakurri kapitulu osoa Job 7