Itun Zaharra

Itun Berria

Job 39:8-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Bere alhapidetaco mendiei beguiratzen diote inguruan eta orotan belhar berdequeta dabila.

9. Errinoceroac nahico othe çaitu cerbitzatu, eta egonen othe da çure heian?

10. Çure hedearequin errinoceroa uztartuco othe duçu lurraren iraulceco, edo çure ondotic lehertuco othe ditu haranetaco mokorrac?

11. Haren indar handiaren gainean fidatuco çare, eta utzico othe diozcatzu çure lanac?

12. Uste duçu bihurturen darotzula eraina, eta bihiac ekarrico dituela çure larrainera?

13. Ostrucaren hegatsac iduri du amiamocoarena eta astorearena.

14. Bere arrolceac lurrean uzten dituenean, çuc othe berotzen ditutzu herrautsean?

15. Ahanzten du oinac azpian hartuco edo lar-abereac lehertuco dituela beharbada.

16. Gogorra da bere umeençat, bereac ez balitu beçala, eta alferretan haritu da lanean deusec etzuelaric borchatzen.

Irakurri kapitulu osoa Job 39