Itun Zaharra

Itun Berria

Job 39:25-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Aditzen du turuta? erraten du: Aitzina! Urrunetic usnatzen du gudua; aditzen ditu aitzindarien solas berogarriac, eta armadaren marrumac.

26. Çure çuhurciaren bidez lumatzen da astorea, bere hegalac hegoara hedatuz?

27. Çure manura goratuco da arranoa, eta leku gaitzetan cocatzen du bere ohancea?

28. Harrietan dago, guerenda xutetan eta ecin-ardietsizco harcadietan du bere egoitza.

29. Handic beguiztatzen du bere harrapaquina; haren beguiec urrunera ikusten dute.

30. Haren umeec odola edosquitzen dute; eta non-nahi içan dadien hiliquia, han da berehala.

31. Eta Jauna minçatu cen oraino, eta erran cioen Jobi:

32. Jaincoarequin eztabadaca hari dena, hunen errexqui eztitzen othe da? Segurqui, Jaincoari jaçarcen dioenac ihardetsi behar dio.

33. Bainan Jobec Jaincoari ihardestean erran cioen:

34. Arinqui minçatu naiz, eta cer ihardets deçaquet? Escua eçarrico dut ene ahoaren gainean.

35. Hitz bat erran dut, eta oxala atheratu ez banu! berce bat ere erran dut, eta ez darotet berceric ondotic emanen.

Irakurri kapitulu osoa Job 39