Itun Zaharra

Itun Berria

Job 39:19-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Çuc emanen dioçu çaldiari indarra, edo haren bulharretan eçarrico duçu irrincina?

20. Çuc jauzcaracico duçu xartala beçala? Haren sudur-xixtuac ikara ematen du.

21. Hatz-behatzaz lurra cilhatzen du, susaiqui jauzten da; guiçon harmatuei aitzinera badohaquiote.

22. Nardatzen da beldurraz, ezpatari amorric ez dio eguiten.

23. Haren gainean crincaca hari da gueci-uncia, eta dirdiratzen dute lançac eta erredolac.

24. Iraquiduran, dardaran, lurra jaten du; turutaren durrundac sutan eçarcen du.

Irakurri kapitulu osoa Job 39