Itun Zaharra

Itun Berria

Job 39:15-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Ahanzten du oinac azpian hartuco edo lar-abereac lehertuco dituela beharbada.

16. Gogorra da bere umeençat, bereac ez balitu beçala, eta alferretan haritu da lanean deusec etzuelaric borchatzen.

17. Alabainan Jaincoac çuhurciaz gabetu du, eta ez dio eçagutzaric eman.

18. Behar orduan, hegalac goiti alchatzen ditu, eta trufatzen da çaldiaz eta haren gainecoaz.

19. Çuc emanen dioçu çaldiari indarra, edo haren bulharretan eçarrico duçu irrincina?

20. Çuc jauzcaracico duçu xartala beçala? Haren sudur-xixtuac ikara ematen du.

21. Hatz-behatzaz lurra cilhatzen du, susaiqui jauzten da; guiçon harmatuei aitzinera badohaquiote.

22. Nardatzen da beldurraz, ezpatari amorric ez dio eguiten.

23. Haren gainean crincaca hari da gueci-uncia, eta dirdiratzen dute lançac eta erredolac.

24. Iraquiduran, dardaran, lurra jaten du; turutaren durrundac sutan eçarcen du.

25. Aditzen du turuta? erraten du: Aitzina! Urrunetic usnatzen du gudua; aditzen ditu aitzindarien solas berogarriac, eta armadaren marrumac.

26. Çure çuhurciaren bidez lumatzen da astorea, bere hegalac hegoara hedatuz?

27. Çure manura goratuco da arranoa, eta leku gaitzetan cocatzen du bere ohancea?

28. Harrietan dago, guerenda xutetan eta ecin-ardietsizco harcadietan du bere egoitza.

Irakurri kapitulu osoa Job 39