Itun Zaharra

Itun Berria

Job 39:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Badaquiçu orkatzac noiz erditzen diren harcadietan, edo ikusi ditutzu orenac erditzen?

2. kondatu ditutzu hequiec ernari egoten diren hilabetheac, eta badaquiçu noiz erditzen diren?

3. Makurcen dira umearen eguiteco, erditzen dira eta orroa eguiten dute.

4. Umeac berezten eta alhara goaten dira; ilkitzen dira eta hequien ganat ez bihurcen.

5. Norc utzi du basastoa bere buruaren jabe, eta norc urratu ditu haren lokarriac?

6. Mortuan eman diot etchea, eta gatz-lurrean olhac.

7. Hirico osteaz trufatzen da, nausi baten oihua ez du aditzen.

8. Bere alhapidetaco mendiei beguiratzen diote inguruan eta orotan belhar berdequeta dabila.

9. Errinoceroac nahico othe çaitu cerbitzatu, eta egonen othe da çure heian?

10. Çure hedearequin errinoceroa uztartuco othe duçu lurraren iraulceco, edo çure ondotic lehertuco othe ditu haranetaco mokorrac?

11. Haren indar handiaren gainean fidatuco çare, eta utzico othe diozcatzu çure lanac?

12. Uste duçu bihurturen darotzula eraina, eta bihiac ekarrico dituela çure larrainera?

13. Ostrucaren hegatsac iduri du amiamocoarena eta astorearena.

Irakurri kapitulu osoa Job 39