Itun Zaharra

Itun Berria

Job 36:6-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Bainan gaixtaguinac ez ditu salbatzen, eta çucen dena bihurcen diote beharrei.

7. Prestuaren gainetic beguiac ez ditu aldaratzen, eta erregueac bethico eçarcen ditu tronuaren gainean, eta han gogortuac dira.

8. Eta burdinetan içaten badira batzu, eta behartasunaren lokarriz lothuac,

9. Jaincoac erakutsico diozcate beren eguitateac eta tzarqueriac, ceren içatu baitira muthiri.

10. Beharriac halaber arguituco diozcate erançuqui eguitecotzat; eta minçatuco da, bihur ditecençat tzarquerietaric.

11. Baldin ençuten badute eta beguiratzen badira, beren egunac ontasunen erdian eta urtheac ospean betheco dituzte.

12. Bainan ençuten ez badute, ezpatatic iraganen dira eta beren çoroquerian dira galduco.

13. Aleguiacariec eta malçurrec jauçarazten dute Jaincoaren hasarrea, eta deihadar ez dute eguinen, estecan içanen direnean.

14. Adin ederrean eguinen diote arimac eta hequien bicia iraunguiren da emaguiçonena iduri.

Irakurri kapitulu osoa Job 36