Itun Zaharra

Itun Berria

Job 36:25-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Guiçon guciec ikusten dute, batbederac urrundic beguiratzen dio.

26. Huna Jaincoa handi dela, gure jaquitateari garai; haren urtheec cembatic ez dute.

27. Harec goititzen ditu ur-inharrac, eta hibaiac iduri, ixurcen ditu uriac,

28. Hedoietaric jausten eta lurraren gaina estalcen dutenac.

29. Harec nahi duenean, hedoiac hedatzen ditu bere itzalcari beçala;

30. Harec gainetic dirdirarazten ditu bere arguiac; itsasoco ondarrac ere estalcen ditu.

31. Hequien bidez juiatzen ditu populuac, eta hazcurria hainitz guiçoni igorcen diote.

32. Bere escuetan gordetzen du arguia, eta manatzen dio alfer dadien berriz.

33. Maite duenari erakusten dio argui hura dela haren primança eta hartara igan daitequeela.

Irakurri kapitulu osoa Job 36