Itun Zaharra

Itun Berria

Job 36:21-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Berautzu gaizquirat makur, ecen haren ondotic abiatu çare beharrera eroriz gueroztic.

22. Huna bada, Jaincoa cein gora den bere indarrean, eta bere iduricoric legueguileetan ez du.

23. Norc ikar detzazque haren bideac, edo norc erran dioçoque: Çucenari bidegabe dioçu eguin?

24. Orhoit çaiteci etzarela jaquinsun haren eguincez, ceinetaz guiçonec eman baitituzte cantuac.

25. Guiçon guciec ikusten dute, batbederac urrundic beguiratzen dio.

26. Huna Jaincoa handi dela, gure jaquitateari garai; haren urtheec cembatic ez dute.

27. Harec goititzen ditu ur-inharrac, eta hibaiac iduri, ixurcen ditu uriac,

28. Hedoietaric jausten eta lurraren gaina estalcen dutenac.

29. Harec nahi duenean, hedoiac hedatzen ditu bere itzalcari beçala;

30. Harec gainetic dirdirarazten ditu bere arguiac; itsasoco ondarrac ere estalcen ditu.

31. Hequien bidez juiatzen ditu populuac, eta hazcurria hainitz guiçoni igorcen diote.

32. Bere escuetan gordetzen du arguia, eta manatzen dio alfer dadien berriz.

33. Maite duenari erakusten dio argui hura dela haren primança eta hartara igan daitequeela.

Irakurri kapitulu osoa Job 36