Itun Zaharra

Itun Berria

Job 36:15-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Jaincoac hesturatic atheraco du beharra, eta atsecabeco orduan arguituco dio beharria.

16. Lece hersi eta ondoric gabecotic çabalerat ilkico çaitu beraz, eta mahainean çure phausua guciz gori içanen da.

17. Çure xuritzecoa gaixtaguinarena beçala juiatua içan da; merecitu duçunaren arabera, çucena bihurtua içanen çaitzu.

18. Ez bequiçu beraz nausi iraquidura, norbaiten çaphatzeco; eta emaitzaqueta batec ez biaçaçu amor eraguin.

19. Atsecaberic gabe beheiti çaçu çure handiqueria, eta muthiriei ken çoçute indarra.

20. Gaua ez beçaçu luça, populuac ethor daquizquitzun hequien contraco erratecoequin.

21. Berautzu gaizquirat makur, ecen haren ondotic abiatu çare beharrera eroriz gueroztic.

22. Huna bada, Jaincoa cein gora den bere indarrean, eta bere iduricoric legueguileetan ez du.

23. Norc ikar detzazque haren bideac, edo norc erran dioçoque: Çucenari bidegabe dioçu eguin?

24. Orhoit çaiteci etzarela jaquinsun haren eguincez, ceinetaz guiçonec eman baitituzte cantuac.

25. Guiçon guciec ikusten dute, batbederac urrundic beguiratzen dio.

26. Huna Jaincoa handi dela, gure jaquitateari garai; haren urtheec cembatic ez dute.

27. Harec goititzen ditu ur-inharrac, eta hibaiac iduri, ixurcen ditu uriac,

28. Hedoietaric jausten eta lurraren gaina estalcen dutenac.

29. Harec nahi duenean, hedoiac hedatzen ditu bere itzalcari beçala;

Irakurri kapitulu osoa Job 36