Itun Zaharra

Itun Berria

Job 36:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Solasari oraino jarraiquiz, Eliuc erran cituen hauquiec ere:

2. Ençun neçaçu aphur bat, eta cerbait aguertuco darotzut, ecen badut oraino Jaincoaren alde cer erran.

3. Hastetic lothuco natzaio berritan ene solasari, eta frogatuco dut çucena dela ni eguin nauen Jaincoa.

4. Eguiazqui ecen ez da gueçurric ene hitzetan, eta jaquitate oso batecoac direla frogatua içanen çaitzu.      

5. Jaincoac ez ditu botheretsuac iraizten, bere delaric botheretsu.

6. Bainan gaixtaguinac ez ditu salbatzen, eta çucen dena bihurcen diote beharrei.

7. Prestuaren gainetic beguiac ez ditu aldaratzen, eta erregueac bethico eçarcen ditu tronuaren gainean, eta han gogortuac dira.

8. Eta burdinetan içaten badira batzu, eta behartasunaren lokarriz lothuac,

9. Jaincoac erakutsico diozcate beren eguitateac eta tzarqueriac, ceren içatu baitira muthiri.

10. Beharriac halaber arguituco diozcate erançuqui eguitecotzat; eta minçatuco da, bihur ditecençat tzarquerietaric.

11. Baldin ençuten badute eta beguiratzen badira, beren egunac ontasunen erdian eta urtheac ospean betheco dituzte.

Irakurri kapitulu osoa Job 36