Itun Zaharra

Itun Berria

Job 30:6-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Mortuco errequetan, lurreco cilhoquetan edo harri gainetan egoten ciren;

7. Horrelaco biciaz ciren boz, eta nihonereco atseguina citzaioten sasipean egotea.

8. Aita çoro eta putrusen seme eta lurrean doidoia baicic agueri ez diren batzu dagozquit escarnioz.

9. Orai hequien cantagailu bilhacatua naiz, eta erranquiçunçat eguina natzaiote.

10. Higüincetan naducate, ene ganic urrun doaci ihesi eta ez dira beldur niri beguithartera thu eguiteco.

11. Jaincoac alabainan idequi du bere gueci-uncia, eta erdiratu nau, eta balaztatu du ene ahoa.

12. Ene çorigaitza hasi denean, jaiqui dira berehala escuin-aldean, behaztoparaci dituzte ene çangoac, eta beren urhatsen azpian hartu naute, itsasoco uhinec beçala.

13. Urratu dituzte ene bideac, hedatu darozquidate celatac, nausitu dira, eta nihor ez da niri langunçaric ekarceco içatu.

14. Harrasi urratu batetic eta athe idequitic beçala jauci çaizquit gainera, eta ene çorigaitzen erdian erori dira ene gainera.

15. Ezdeusetaratua naiz; haiceac beçala eraman darotaçue ene lehia; eta lanho bat iduri goan da ene çoriona.

16. Eta orai ene arima ilhauncen hari da ene baithan, eta atsecabezco egunac hartu nau.

17. Oinhaceac gabaz erdiratzen ditu ene heçurrac, eta jaten hari nautenec ez dute loric eguiten.

18. Hequien molçoac iresten du ene jaunzcura, eta athorraren gaineco buruac beçala hersatzen naute.

19. Eguina naiz lohia iduri, ilhauna eta hautsa beçala naiz bilhacatu.

20. Deihadar darotzut eguiten, Jauna, eta ez nauçu ençuten; çure aitzinean xutic nago, eta ez darotaçu beguiratzen.

21. Muthiritu çaizquit, eta çure escuaren gogortasunean etsai atheratu.

22. Lurretic jauci nauçu; eta haicearen gainean beçala eçarriz, phorrocatu nauçu gucia.

23. Badaquit heriotzera naramaçula, bici diren gucien etchea eçarria den lekura.

Irakurri kapitulu osoa Job 30