Itun Zaharra

Itun Berria

Job 30:26-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Onari nindagoen beguira, eta gaixtoa çait ethorri; arguia nuen iguriquitzen, eta ilhumbeac dira jauci.

27. Sutan dago ene barnea hatsarteric gabe: atsecabezco egunec ustecabean atzeman Haute.

28. Auhenez nindabilan, sumindu gabetaric; xutituz marrasca eguiten nuen jendeen erdian.

29. Erainsugueen anaia içatu naiz eta ostruquen lagun.

30. Ene gainean belztu da larrua, eta kaldac ene heçurrac kabartu ditu.

31. Deithoretara aldatu da ene guitarra; ene organoac ez du nigar-eguileen boça baicic.

Irakurri kapitulu osoa Job 30