Itun Zaharra

Itun Berria

Job 30:18-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Hequien molçoac iresten du ene jaunzcura, eta athorraren gaineco buruac beçala hersatzen naute.

19. Eguina naiz lohia iduri, ilhauna eta hautsa beçala naiz bilhacatu.

20. Deihadar darotzut eguiten, Jauna, eta ez nauçu ençuten; çure aitzinean xutic nago, eta ez darotaçu beguiratzen.

21. Muthiritu çaizquit, eta çure escuaren gogortasunean etsai atheratu.

22. Lurretic jauci nauçu; eta haicearen gainean beçala eçarriz, phorrocatu nauçu gucia.

23. Badaquit heriotzera naramaçula, bici diren gucien etchea eçarria den lekura.

24. Gucia gatic ez duçu escua hedatzen hequiec alde bat ahitzeco; eta erorcen badira ere, cerorrec salbaturen ditutzu.

25. Beihala nigar eguiten nuen atsecabetan cenaren gainera, eta ene arima beharrari urricalcen citzaioen.

26. Onari nindagoen beguira, eta gaixtoa çait ethorri; arguia nuen iguriquitzen, eta ilhumbeac dira jauci.

27. Sutan dago ene barnea hatsarteric gabe: atsecabezco egunec ustecabean atzeman Haute.

28. Auhenez nindabilan, sumindu gabetaric; xutituz marrasca eguiten nuen jendeen erdian.

29. Erainsugueen anaia içatu naiz eta ostruquen lagun.

30. Ene gainean belztu da larrua, eta kaldac ene heçurrac kabartu ditu.

31. Deithoretara aldatu da ene guitarra; ene organoac ez du nigar-eguileen boça baicic.

Irakurri kapitulu osoa Job 30