Itun Zaharra

Itun Berria

Job 30:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta orai nitaz eguiten dute irri gazteagoec, ceinen aitac ene arthaldeco çakurren artean eçarceaz nardatuco bainincen;

2. Ceinen escuetaco indarra ez-deusençat bainaducan, eta bicia bera hequiençat sobera iduritzen baitzitzaitan.

3. Beharrac eta goseac iretsiac, mortuan ahal çutena carruscatzen çuten, asturugaitzez eta erromeseriaz cikina çariotela;

4. Belharrac eta çuhaitz-açalac jaten cituzten, eta orreen erroz hazten ciren;

5. Errequetara goaten ciren hequien harrapatzera; eta bakar cembait atzeman çuquetenean, izcolaca harat laster eguiten çuten.

6. Mortuco errequetan, lurreco cilhoquetan edo harri gainetan egoten ciren;

7. Horrelaco biciaz ciren boz, eta nihonereco atseguina citzaioten sasipean egotea.

8. Aita çoro eta putrusen seme eta lurrean doidoia baicic agueri ez diren batzu dagozquit escarnioz.

Irakurri kapitulu osoa Job 30