Itun Zaharra

Itun Berria

Job 30:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta orai nitaz eguiten dute irri gazteagoec, ceinen aitac ene arthaldeco çakurren artean eçarceaz nardatuco bainincen;

2. Ceinen escuetaco indarra ez-deusençat bainaducan, eta bicia bera hequiençat sobera iduritzen baitzitzaitan.

3. Beharrac eta goseac iretsiac, mortuan ahal çutena carruscatzen çuten, asturugaitzez eta erromeseriaz cikina çariotela;

4. Belharrac eta çuhaitz-açalac jaten cituzten, eta orreen erroz hazten ciren;

5. Errequetara goaten ciren hequien harrapatzera; eta bakar cembait atzeman çuquetenean, izcolaca harat laster eguiten çuten.

6. Mortuco errequetan, lurreco cilhoquetan edo harri gainetan egoten ciren;

7. Horrelaco biciaz ciren boz, eta nihonereco atseguina citzaioten sasipean egotea.

8. Aita çoro eta putrusen seme eta lurrean doidoia baicic agueri ez diren batzu dagozquit escarnioz.

9. Orai hequien cantagailu bilhacatua naiz, eta erranquiçunçat eguina natzaiote.

10. Higüincetan naducate, ene ganic urrun doaci ihesi eta ez dira beldur niri beguithartera thu eguiteco.

11. Jaincoac alabainan idequi du bere gueci-uncia, eta erdiratu nau, eta balaztatu du ene ahoa.

12. Ene çorigaitza hasi denean, jaiqui dira berehala escuin-aldean, behaztoparaci dituzte ene çangoac, eta beren urhatsen azpian hartu naute, itsasoco uhinec beçala.

13. Urratu dituzte ene bideac, hedatu darozquidate celatac, nausitu dira, eta nihor ez da niri langunçaric ekarceco içatu.

14. Harrasi urratu batetic eta athe idequitic beçala jauci çaizquit gainera, eta ene çorigaitzen erdian erori dira ene gainera.

Irakurri kapitulu osoa Job 30