Itun Zaharra

Itun Berria

Job 29:15-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Içatu naiz itsuaren beguia eta mainguaren oina.

16. Beharren aita nincen; eta ez naquizquien gaucetan, artha handiz bilhatzen nincen.

17. Gaixtaguinari hausten niozcan haguinac, eta horcetaric kencen nioen phusca.

18. Eta erraten nuen: Ene ohancettoan hilen naiz, eta ene egunac palmac beçala berhaturen ditut.

19. Ene erroa ur-bazterretan hedatzen da, eta ene hostoilan gueldituren da ihinça.

20. Ene ospea bethi berrituz goanen da, eta ene arrambela hazcartuz ene escuan.

21. Ençuten nindutenac, ene erabaquiari beguira egoten ciren; erne eta ixil çauden ene erranari.

22. Etziren ausartatzen ene hitzei deusen iratchiquitzera, eta ene solasa ihinça beçala jausten citzaioeten gainera.

23. Deitzen ninduten lur agorrac uria beçala; ahoac iduquitzen cituzten lur hirricatua udazqueneco eraunsiari dagoen beçala.

24. Irri bat noiz edo noiz eguiten banioten, ecin sinhetsiz egoten ciren, eta ene beguitharteco arguidura etzen lurrera erorcen.

25. Hequien gana goan nahi banuen, buru-buruan jarcen nincen; eta erregue bat bere armadaz inguratua iduri jarcen nincenean, halere nincen atsecabetan cirenen goçatzaile.

Irakurri kapitulu osoa Job 29