Itun Zaharra

Itun Berria

Job 29:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Job lothuric bere solas idurizcacoari, minçatu cen oraino, eta erran çuen:

2. Norc emanen darot içan nadien beihala beçala, hala-nola Jaincoac beguiratzen ninduen egunetan,

3. Haren arguiac ene gainera distiratzen çuenean, eta haren arguitara ilhumbetan nindabilanean;

4. Içatu naicen beçala ene gaztetasuneco egunetan, Jaincoa ixilic ene olhan cenean;

5. Ahalorotacoa enequin eta ene haurrac ene inguruan cirenean;

6. Oinac esnean garbitzen nintuenean, eta harria olio-ithurritara urcen citzaitanean;

7. Hirico athera goaten nincenean, eta plaça gainean jarleku bat xuxencen çarotatenean?

8. Guiçon-gazteec ikusten ninduten, eta itzalcen ciren; eta çaharrac jaiquiric, xutic egoten ciren.

Irakurri kapitulu osoa Job 29