Itun Zaharra

Itun Berria

Job 29:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Job lothuric bere solas idurizcacoari, minçatu cen oraino, eta erran çuen:

2. Norc emanen darot içan nadien beihala beçala, hala-nola Jaincoac beguiratzen ninduen egunetan,

3. Haren arguiac ene gainera distiratzen çuenean, eta haren arguitara ilhumbetan nindabilanean;

4. Içatu naicen beçala ene gaztetasuneco egunetan, Jaincoa ixilic ene olhan cenean;

5. Ahalorotacoa enequin eta ene haurrac ene inguruan cirenean;

6. Oinac esnean garbitzen nintuenean, eta harria olio-ithurritara urcen citzaitanean;

7. Hirico athera goaten nincenean, eta plaça gainean jarleku bat xuxencen çarotatenean?

8. Guiçon-gazteec ikusten ninduten, eta itzalcen ciren; eta çaharrac jaiquiric, xutic egoten ciren.

9. Aitzindariac solasetic guelditzen ciren eta erhia ahoaren aitzinean eçarcen çuten.

10. Buruçaguiec beren minçoa ithotzen çuten eta hequien mihia cinçurrari josten cen.

11. Aditzen çuen beharriac dohatsu deitzen ninduen, eta ikusten çuen beguiac lekucotasun bihurcen çarodan,

12. Atheratzen nituelacotz marrascaz çagoen beharra eta lagunçaric etzuen umeçurça.

13. Galcera cihoanaren benedicionea, ene gainera heldu cen, eta goçatzen nuen alhargunaren bihotza.

14. Çucentasunaz jaunci dut ene burua; ene çucentasunaz jaunci naiz, aldagarri eta koro batez beçala.

Irakurri kapitulu osoa Job 29