Itun Zaharra

Itun Berria

Job 28:8-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Tratularien umeec ez dute hura oincatu, eta lehoinaren urrixa ez da han gaindi iragan.

9. Guiçonac harriaren gainera hedatu du escua, mendiac erroetaric irauli ditu.

10. Harrietan errecac eguin ditu, eta haren beguiac gauça balios guciac ikusi ditu.

11. Hibaien çolac ere ikartu, eta estaliac cirenac arguiratu ditu.

12. Bainan non atzematen da çuhurcia? Eta cein da adimenduaren lekua?

13. Guiçonac ez daqui haren balioa, eta ez da aurkitzen goçoqui bici direnen lurrean.

14. Leceac erraten du: Ez da ene baithan. Itsasoac dio: Ez da enequin.

15. Ez da urheric ederrenarençat ematen, ez da cilharrean trucatzen.

16. Ez da Indietaco oihal thindatuen aldean eçarceco, ez-eta sardoniz harriaren edo çafirraren aldean.

17. Urhea edo berina ez dira hari bardinceco, eta ez dira urhezco unciac hartan trucatuco.

Irakurri kapitulu osoa Job 28