Itun Zaharra

Itun Berria

Job 28:18-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Balio handieneco eta goreneco gauçac ez dira haren aldean aiphatuco; bainan çuhurcia leku gordeetaric atheratzen da.

19. Ethiopiaco topaça ez da haren bardin eçarrico, ez-eta oihal thindatu ederrenac haren aldean.

20. Nondic heldu da bada çuhurcia? Non da adimenduaren lekua?

21. Gordea da bici diren gucien beguiei; ceruco hegastinençat orobat estalia da.

22. Galpenac eta herioac diote: Gure beharriz ençun dugu haren omena.

23. Jaincoac eçagutzen du haren bidea, berac daqui haren lekua.

24. Alabainan bera da munduaren bazterrac ikusten dituena, eta ceruaren azpian diren gauça guciac beguiz daduzcana.

25. Hura da haiceari indarra eman dioena; harec neurritu ditu urac.

26. Leguea ematen çaroetenean uriei eta bidea phesi burrumbatsuei,

Irakurri kapitulu osoa Job 28