Itun Zaharra

Itun Berria

Job 28:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Cilharrac badu lurrean bere adarren sorlekua, eta urheac urcen den toquia;

2. Burdina lurretic atheratzen da; eta harria, beroac urthuric, cobre bilhacatzen da.

3. Guiçonac nahi duen iraupena eman dio ilhunari; bere beguia helcen du gauça gucien akabançara, lupheco ilhumbeetaco harrira, heriotzearen itzalpeetara.

4. Uharrac populu bidaianta ganic berezten ditu guiçon beharraren oinac ahanci dituenac eta helbideric gabe direnac.

5. Lurra, ceintan sorcen baitzen oguia, suaz iraulia içan da.

6. Hartaco harrietan da çafirraren lekua eta hartaco mokorretan urhearena.

7. Xoriac ez daqui hango bidea, eta saiaren beguiac ez du hura ikus.

8. Tratularien umeec ez dute hura oincatu, eta lehoinaren urrixa ez da han gaindi iragan.

9. Guiçonac harriaren gainera hedatu du escua, mendiac erroetaric irauli ditu.

10. Harrietan errecac eguin ditu, eta haren beguiac gauça balios guciac ikusi ditu.

11. Hibaien çolac ere ikartu, eta estaliac cirenac arguiratu ditu.

12. Bainan non atzematen da çuhurcia? Eta cein da adimenduaren lekua?

13. Guiçonac ez daqui haren balioa, eta ez da aurkitzen goçoqui bici direnen lurrean.

14. Leceac erraten du: Ez da ene baithan. Itsasoac dio: Ez da enequin.

15. Ez da urheric ederrenarençat ematen, ez da cilharrean trucatzen.

Irakurri kapitulu osoa Job 28