Itun Zaharra

Itun Berria

Job 27:4-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Ene ezpainec ez baitute tzarqueria bat erranen, ez-eta ene mihiac gueçur bat moldatuco.

5. Urrun da uste baitut çucen juiatzen duçuela; hil arteo ez naiz atheratuco hobengabe naicela erratetic.

6. Ez dut utzico hasi dudan ene xuripena, ene bihotzac alabainan ez nerrau ene bici gucian hobendun.

7. Gaixtaguinçat goan bedi ene etsaia, guiçatzarçat niri par eguilea.

8. Cer phesquiça duque aleguiacariac, jaramanqueriaz lotzen bada berceen onari, eta Jaincoac haren arimari ez badio atheric idequitzen?

9. Jaincoac ençunen othe du haren deihadarra, çorigaitza gainera ethorrico çaioenean?

10. Ala bere goçoa aurkituren othe du Ahaloratacoa baithan, eta edocein orduz Jaincoari dei eguinen ahal othe dio?

11. Jaincoaren lagunçarequin arguituren çaituztet Ahalorotacoa baithan denaz, eta ez darotzuet gordeco.

12. Bainan jaquinsun çarete guciac, eta certaco ariaric gabe deratsatzue solas alferrac?

13. Hau da guiçon gaixtoaren çucena Jaincoaren baithan, eta hau muthiriec Ahalorotacoa ganic hartuco duten primança:

14. Baldin seme asco heldu baçaio, ezpataren bazca içanen dira, eta haren ilobasoac ez dira oguiz aseco.

Irakurri kapitulu osoa Job 27