Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31
  32. 32
  33. 33
  34. 34
  35. 35
  36. 36
  37. 37
  38. 38
  39. 39
  40. 40
  41. 41
  42. 42

Itun Zaharra

Itun Berria

Job 27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Job lothuric bere solas idurizcacoari, minçatu cen oraino eta erran çuen:

2. Bici bedi Jaincoa, ene gaineco erabaquia guibelatu duena, eta bici bedi Ahalorotacoa, ene arima uherduran eçarri duena

3. Ceren hatsa ene baithan guelditzen deno, eta ene sudur-mizpiretan Jaincoa ganicaco biciac diraueno,

4. Ene ezpainec ez baitute tzarqueria bat erranen, ez-eta ene mihiac gueçur bat moldatuco.

5. Urrun da uste baitut çucen juiatzen duçuela; hil arteo ez naiz atheratuco hobengabe naicela erratetic.

6. Ez dut utzico hasi dudan ene xuripena, ene bihotzac alabainan ez nerrau ene bici gucian hobendun.

7. Gaixtaguinçat goan bedi ene etsaia, guiçatzarçat niri par eguilea.

8. Cer phesquiça duque aleguiacariac, jaramanqueriaz lotzen bada berceen onari, eta Jaincoac haren arimari ez badio atheric idequitzen?

9. Jaincoac ençunen othe du haren deihadarra, çorigaitza gainera ethorrico çaioenean?

10. Ala bere goçoa aurkituren othe du Ahaloratacoa baithan, eta edocein orduz Jaincoari dei eguinen ahal othe dio?

11. Jaincoaren lagunçarequin arguituren çaituztet Ahalorotacoa baithan denaz, eta ez darotzuet gordeco.

12. Bainan jaquinsun çarete guciac, eta certaco ariaric gabe deratsatzue solas alferrac?

13. Hau da guiçon gaixtoaren çucena Jaincoaren baithan, eta hau muthiriec Ahalorotacoa ganic hartuco duten primança:

14. Baldin seme asco heldu baçaio, ezpataren bazca içanen dira, eta haren ilobasoac ez dira oguiz aseco.

15. Haren ganic gueldituco direnac, hil orduco ehorcico dira, eta beren alhargunec ez darote deithoreric eguinen.

16. Dirua lur-meta beçala bildu balu ere, eta lohia beçala molçatu balitu soinecoac,

17. Lana hartuco du bai, guiçon çucenac ordean jauncico ditu soinecoac, eta hobengabeac eramanen du diruaren çathia.

18. Bere etchea biphiac beçala eguin du, eta etchola bat eguin du abereçainac beçala.

19. Aberatsac bethico loa hartuco duenean, ez du berequin deusere eramanen; idequico ditu beguiac, eta deus ez du atzemanen.

20. Uhar batec beçala hartuco du erromeseriac, phesiac gabaz du lehertuco.

21. Erretzen duen haice bat lothuco çaio, eramanen du, eta xirimola batec beçala jauçaracico du bere toquitic.

22. Jaincoac eçarrico dio escua gainean eta ez du guphidetsico; haren escutic ihes eguin beharrez harico da.

23. Haren lekuari beguiraturic, escu-çaflaca harico dira haren gainean eta hixtuca ondotic.