Itun Zaharra

Itun Berria

Job 27:13-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Hau da guiçon gaixtoaren çucena Jaincoaren baithan, eta hau muthiriec Ahalorotacoa ganic hartuco duten primança:

14. Baldin seme asco heldu baçaio, ezpataren bazca içanen dira, eta haren ilobasoac ez dira oguiz aseco.

15. Haren ganic gueldituco direnac, hil orduco ehorcico dira, eta beren alhargunec ez darote deithoreric eguinen.

16. Dirua lur-meta beçala bildu balu ere, eta lohia beçala molçatu balitu soinecoac,

17. Lana hartuco du bai, guiçon çucenac ordean jauncico ditu soinecoac, eta hobengabeac eramanen du diruaren çathia.

18. Bere etchea biphiac beçala eguin du, eta etchola bat eguin du abereçainac beçala.

19. Aberatsac bethico loa hartuco duenean, ez du berequin deusere eramanen; idequico ditu beguiac, eta deus ez du atzemanen.

20. Uhar batec beçala hartuco du erromeseriac, phesiac gabaz du lehertuco.

Irakurri kapitulu osoa Job 27